90 urteko bederatzi bazkide omendu dituzte Basotxon

Mirari Altube Arrese 2018ko abe. 14a, 18:59

Santa Luzia egunez, ohitura duten legez, 90 urteko bazkideak omendu zituzten Basotxo erretiratuen elkarteak. Bederatzi ziren guztira baina sei izan ziren elkarteko kideek eta Udalak gertatutako ekitaldi goxoan.

Alkateak egin zien ondo-etorria ekitaldira gerturatutako guztiei, eta opariak eta Basotxoren zapia jaso zituzten omenduek. Aurreskua dantzatu zieten Leizarra musika eskolako bi dantzarik txistularien laguntzarekin, eta ondoren, Basotxoko kantu taldeak zorionak abestu zizkien; baita beste lau abesti ere, Demetrio Iriartek konposatutako Gabon eguna heldu da, esaterako. Ekitaldiari bukaera eman zioten txokolatea hartuta eta kontu-kontari zirela omenduak, horien etxeak eta elkarteko bazkideak.

Hona hemen omenduak:

  • Maria Teresa Garcia-Etxabe
  • Pilar Valdezate
  • Gabina Lopez de Armentia
  • Isabel Gastañaga
  • Jesus San Martin
  • Rosario Viguri
  • Maria Larrañaga
  • Teresa Igarza
  • Antonio Zuazua

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak