Euskalit kanpo ebaluatzaileak eta Eusko Jaurlaritzak, Artemanek kudeaketaren arloan, bikaintasunaren bidean, egindako lana aitortu zuen. Aitortza ez zen edonolakoa izan, ezta edonolako bidelagunekin ere. Euskalduna Jauregian, Jaurlaritzaren ordezkarien eskuetatik eta SPRI zein Parke Teknologikoen Sareen ordezkariekin batera. Hala, Artemanen izenean Arantzazu Lagunilla zuzendari eta langileak jaso zuen saria.
