Pozik jaso dute bertso liburua 2017an jaiotako umeen familiek

Mirari Altube Arrese 2018ko abenduaren 12a

Lekaixoka bertso eskolako kideek liburu batean jaso dituzte iaz jaiotako neska-mutikoen argazkiak eta horiei eskainitako bertso bana. Eta gaur, Arkupen egindako ekitaldi atseginean banatu diete ume horiei eta haien senideei.

39 neska-mutikori egin dizkiete bertsoak eta horietako gehienak gerturatu dira, gurasoek eta aitaita-amamek lagun eginda, liburu banaketa ekitaldira. Igor San Juan musikari aretxabaletarrak girotu du ekitaldia eta bertso eskolako hainbat kidek egin diete harrera. Argazkiak atera eta liburua jaso ondoren, mokadutxo bat jan dute kontu-kontari zirela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak