Idazten trebatzeko ikastaroa antolatu du Loramendik datorren urterako

Mirari Altube Arrese 2018ko abe. 11a, 16:48

Idazkuntza tailerra antolatu du Loramendi elkarteak datorren urterako. Leintz euskaltegiko irakasle Karmele Agirregabiriak gidatuko du eta urtarrilaren 12an hasiko dute.

Euskaraz idazten sakondu gura duenak argibideak jasoko ditu Karmele Agirregabiria eskoriatzarrarengandik –Leintz euskaltegiko irakaslea–; besteak beste landuko dituzte honako kontuak: egokitasuna, koherentzia, kohesioa, puntuazioa eta argitasuna. "Edonori dago zuzenduta, hain zuzen horregatik antolatu dugu zapatu goizetan, adin ezberdinetako jendeari zabaltzeko", diote Loramendiko kideek.

Izenemate epea zabalik

Lau zapatutan (09:30-12:00) egingo dituzte eskolak: urtarrilaren 19an eta 26an eta otsailaren 2an eta 9an.

Izena emateko epea zabalik dago; hona hemen bideak: Loramendiren bulegoa –udaletxe zaharra– 685 75 67 29 euskara@loramendielkartea.eus. Bazkideek 15 euro ordainduko dute eta gainerakoek, 18 euro.

Taldea osatzeko gutxienez sei ikaslek eman beharko dute izena. "Ikasleen nahien arabera posible izango da luzatzea, gaiak sakonago lantzeko", diote antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak