Umeen eta jolasen inguruko gogoeta ekarri du Patata Tropikala taldeak Arkupera

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko abe. 8a, 17:59

Umeek jolasteko denborarik ez dutela hartzen konturatu dira kale Fermin garbitzailea eta Mari ipuin kontalaria. Baina Hodeik ez du ulertzen hori zergatik gertatzen den. Musika eta keinuak ondo uztartzen ditu Patata Tropikala taldeak 'Denboraren taupadak' izeneko antzezlan honetan, hitz gutxirekin istorioa ondo jarraitzeko moduan.

Parke bateko zuhaitzak eta aldi berean itsasontzi bilakatzen diren bi mahai handi dituzte oholtza gainean hiru aktoreek. Malabareak egiten ditu kale garbitzaileak eta ipuinak kontatu ipuin kontalariak, baina konturatu dira azken aldian ez dituztela umeak ikusten eurekin malabareekin jolasteko edo eurei istorioak kontatzeko. "Arraroa da. Lehen gurasoei gertatu zitzaien, eta orain umeei. Ez dute denborarik izaten jolasteko".

Hodeik jolastu egin gura du. "Robot perfektua" ezagutzen du, gauzak gura dituena jolasteko. Baina Hodeik eskaintzen dizkion puxika eta uztaia ez dira jolasteko moduko objektuak robotarendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak