Bertso liburua jasoko dute iaz jaiotakoek Lekaixokaren eskutik

Mirari Altube Arrese 2018ko abenduaren 8a

Bertso liburua egin diete 2017an jaiotako neska-mutikoei Lekaixoka bertso eskolako kideek, Udalaren laguntzarekin. Banatze ekitaldia eguaztenean, abenduaren 12an, izango da Arkupen (18:30). Igor San Juan musikari aretxabaletarrak girotutako ekitaldi goxoa eskainiko diete umeei zein horien senideei. 

Laugarrenez egin dute jaioberriendako bertso liburua, eta aurten, 40 bat ume jaso dituzte. Horiendako bertsoak gertatzen, ostera, Lekaixokako hamar kide ibili dira urriaz geroztik. Umearen datuak eta haien gaineko argibideak jaso zituzten izena ematerakoan, eta horiekin osatu dituzte bertsoak. Argazki bana ere jarri diete alboan.

Ilusio handiarekin jaso izan dute gurasoek liburu hori aurreko urteetan: "Opari ezin politagoa da". Bertso eskolako kideek, berriz, pozik egiten duten lana da: "Bertsolaritzara gerturatzeko lehen urratsa".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak