Gabonetako parkerako begiraleak gura ditu Udalak

Mirari Altube Arrese 2018ko abe. 5a, 17:33

Datorren urtarrilaren 3an eta 4an Gabonetako parkea jarriko dute Ibarra kiroldegian, eta han begirale lanak egiteko gazteak gura dituzte.

Begiraleen eginbeharrak honako hauek izango dira: eskulan tailerrak antolatu, puzgarrietarako txandak eta zainketa antolatu, sarrerak saldu eta parkea garbi mantendu, besteak beste. Hona hemen parkeko ordutegia: 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Begirale izatea nahi duten gazteek honako helbidera bidal dezakete curriculuma: gazteria@aretxabaleta.eus. Edo Haur eta Gazteria zerbitzura gertura daitezke, Aretxabaletako udaletxean. Curriculuma entregatzeko azken eguna, abenduaren 19a izango da. Lehentasuna, Aretxabaletako gazteek izango dute.

Hona hemen baldintzak:

  • Ezinbestekoa izango da euskaraz hitz egiten ondo jakitea
  • 18 urte beteak izatea

Baloratzeko orduan kontuan hartuko duten puntuazioa:

  • Monitore titulua izatea: 5 puntu
  • Monitoretza titulua ikasten egotea: 3 puntu
  • Irakasle ikasketak eginda edo ikasten egotea: 3 puntu
  • Aretxabaletako udaleku irekietan begirale izateagatik urte bakoitzeko: 1 puntu
  • Gabonetako parkean begirale izateagatik urte bakoitzeko: 2 puntu
  • Udaleku itxietan egindako urte bakoitzeko: 1 puntu

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak