Leizarra musika eskolako helduen dantza taldearen emanaldiarekin hasi zuten iluntzea. Ondoren, Euskaraldiari atxikimendua adierazitako hainbat taldetako ordezkariak elkartu ziren oholtza gainean, eta Loramendi elkarteko kideek euskararen aldeko konpromisoari eusteko deia egin zuten. Dantzan eta txokolate beroa hartuta bukatu zuten ospakizuna.