Hamaika egunez egingo den ariketa da, hamabigarren egun horretarako gertatzeko eguna; benetako proba hamabigarrenean datorrelako. Baina hamaika egunok ezinbestekoak dira hausnarketa sustatzeko, ohiturak aldatzeko eta euskaraz bizitzen hasteko.
Euskaraldiari ongietorria jai giroan egin gura diogu; jai giroan eta herritarrok elkarrekin. Hortaz, zu ere bertan gura zaitugu. Etorri!
Hona hemen egitaraua:
- 17:00, Leizarra musika eskolakoen ekitaldia: musika eta dantza emanaldia.
- Bukatutakoan, txokolate-jana.
- 19:00, Euskaraldiaren hasiera ekitaldia: Aretxabaletako hamaikakoa.
- Ondoren, argazkia plazan elkartutako guztiek.
- 19:15, bertso-poteoa trikitilariek lagun eginda; bertsolariak: Iñaki Apalategi eta Iñaki Viñaspre.