Kontzentrazioa egin dute Iturrizar plazan, Memoria Eguna dela eta

Eneko Azurmendi 2018ko aza. 10a, 13:06

Urtero moduan, Aretxabaletako udalbatzak bat egin du Memoriaren Egunarekin, eta elkarretaratzea egin dute Iturrizar plazan. Giza eskubideen aldeko eskultura bat dago jarrita plazan, eta horregatik elkartzen dira han.

"Zorionez, Aretxabaleta ez da hain kaltetua izan eta bizikidetza aldetik ere, inguruko herriekin alderatuta, beste giro bat dago. Egun hau mugarri bat da eta gogoan hartu behar da, baina ez dugu ekitaldi handiago bat egiteko beharrik eta asmorik. Memoria landu, aurrerapausoak eman eta gertatutakoa jakin behar dugu, errepika ez dadin. Hala ere, bizikidetza ona daukagu hemen, eta hori da lortu behar duguna", azaldu du Unai Elkorok, Aretxabaletako alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak