19:30ean zabaldu zuten Arkupe kultura etxeko erakusketa, elkarri agurtzeko jolas antzeko batekin. Jarraian, urte hauetan egindakoak errepasatzeko ikus-entzunezkoa proiektatu zuten, eta behin hau eginda argazkiak ikusteko aukera izan zen, edariekin eta jakiekin lagunduta.
"Urte guzti hauetan antolatu ditugun tailerren eta jolasen errepasoa egiten dute argazkiek, eta modu polita da ibilbide honetan zehar zian ditugun une goxo eta politak gogora ekartzeko" azaldu du Jaiki taldeko Maier Etxeberriak.