Txakurren kaken arazoaren proiektua aurkeztu diote alkateari

Maialen Regueiro 2018ko aza. 9a, 13:10

Arizmendi Ikastolako Basabeazpi guneko ikasleak, Aretxabaletako udaletxean izan dira eta alkateari txakurren kaken arazoaren inguruan egindako proiektua aurkeztu diote. 

Arazo bati konpobidea ematea

Proiektu honekin kurtso hasieran hasi ziren eta analisi prozesu baten ostean, konponbide bat eman nahi izan diote. Proiektu honen lehen fasea, errealitatea aztertzea izan da, horretarako herriko hainbat kale aztertu dituzte eta mapa batean kaka non dagoen kokatu dute. Ondoren, inkesta bat prestatu zuten herritarrei burutzeko eta ikasleen etxeetan ere bete dituzte galdetegiak. Albaitari batekin ere izan dira eta honek, txakurren kaka ez jasotzeak beste animali batzuengan eragin dezakeela ere adierazi die. Horren ostean, inkestak aztertu eta ondorio batzuk atera dituzte. Txakur hezitzaileen lana ere ezagutu ahal izan dute, txakurren errealitatea ezagutu dutelarik. Azkenik, arazo honen konponbideak zeintzuk izan daitezkeen pentsatu dute.

Alkateari jakinarazi

Proiektu guztia alkateari azaldu diote. Horretarako, ikasleak taldeetan banatu dira eta talde bakoitzak aztertutako gaiak adierazi du.

Señalizazioa zelaietan

Txakur kaka dagoen tokietara joango dira gaur arratsaldean eta seinaleak jarriko dituzte. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak