Denboraldiko bigarren garaipena lortu du UDAk (2-0)

Jagoba Domingo 2018ko aza. 4a, 19:38
UDAko jokalaria defentsa lanetan.

Partidua hasi eta segituan, bigarren minutuan, egin du etxekoen lehenengo gola Gilenek. Santanoren mutilak gogoz ibili dira Deusto Donostiakoen aurka eta lehenengo zatia amaitu aurretik bigarrena egin du Perez kapitainak penaltiz. Hiru puntu hauei esker sailkapenaren erdian daude aretxabaletarrak 9 punturekin.

Bigarren zatian indartsu zelairatu dira kanpotarrak berdinketaren bila baina UDAkoak ondo ibili dira atzean eta minutuak aurrera egin hala gola egiteko hainbat aukera izan dituzte aretxabaletarrek. Epaileak 3-0ekoa baliogabetu du, atezainari egindako falta bat tarteko bigarren zatiko lehen ordu laurdenean. Gerora jokoa gogortu egin da baina ondo eutsi diote markagailuari UDAkoek eta abantaila handitzeko beste aukera pare bat izan dituzte hegaletatik egindako erdiraketei esker. Amaieran 2-0eako eta hiru puntuak etxean geratu dira.

Bergarak eta Mondrak ere irabazi

Bergarak 0-1 irabazi du Eibarren aurka eta sailkapenean hamargarren postuan dago 11 punturekin. Mondra ostera, taularen goiko aldean jarraitzen du; laugarren daude arrasatearrak 18 punturekin, asteburuan, Elgoibar taldeari 0-2 irabazi ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak