Euskaraldian parte hartuko dute Udal langileek

Mirari Altube Arrese 2018ko urr. 24a, 09:40

Aretxabaletako udal langileek ere bat egin dute Euskaraldiarekin, eta parte hartzeko konpromisoa adierazi dute.

Argazkia aterata erakutsi dute konpromiso hori eta zera adierazi: "Dakizuen bezala, Euskaraldia, 11 egun euskaraz ekimena, Euskal Herri osoan gauzatuko da azaroaren 23tik abenduaren 3ra, eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimena izango  da.

Hori dela eta, Aretxabaletako udal langileek bat egin dute Euskaraldiarekin eta parte hartzeko konpromisoa adierazi dute.

Ekimenean parte hartu nahi dutenek https://euskaraldia.eus/ webgunean egin dezakete, edo izen-emate orria beteta entregatuz ondorengo leku hauetan: udaletxean, kiroldegian, Arkupen, euskaltegian eta Loramendi elkartean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak