Bosgarren jardunaldia Hernaniren aurka jokatu dute aretxabaletarrek, gaur, Ibarran, eta beharrezkoak zituzten hiru puntuak ezin izan dituzte batu.
Lehen zatiko 40. minutu aldera jaso dute lehen gola, eta bigarrena eta hirugarrena, berriz, bigarren zatia hasi bezain laster izan dira. Hiru gol jasota, orduan hasi dira joko pixka bat egiten aretxabaletarrak, baina ordurako ezin izan diote buelta eman markagailuari.
Hurrengora begira
Lehen bi partiduak galdu egin zituzten, eta hurrengo biak, berdindu. Hala, gaurko porrotarekin, datorren astean Mutrikuren arkako partiduari begira jarri beharko dira aretxabaletarrak, beheko postuetatik gorantza bidean.