Era berean, zera adierazi dute: "UDA kirol elkarteen balioen artean euskara inportantea da, eta kirolari, entrenatzaile eta zuzendaritzako kideentzat euskararen erabilera bultzatzeko hainbat egitasmo jarri ditu abian azken urteotan. Aurten, esaterako, Loramendi elkartearekin batera, kirol arloan euskaraz aritzeko ikastaro bat antolatu du entrenatzaileentzat. Helburua da, euskal hiztunak ez diren entrenatzaileek ere euskara ulertzeko gaitasuna izatea eta gutxieneko kirol arloko aginduak euskaraz helarazteko gaitasuna izatea".
Euskaraldian parte-hartzeko deia
Egitasmoan 16 urtetik gorako edozeinek parte-har dezake. Eta bi rol daude aukeran: ahobizi, euskaraz dakitenak, eta belarriprest, euskaraz hitz egiteko zailtasuna dutenak baina ulertzeko gai direnak. Aretxabaletan ere sortu da Euskaraldiaren taldea eta UDA kirol elkartetik dei egin gura izan die herritarrei taldera gerturatzeko eta informazioa eskatzeko: aretxabaleta@euskaraldia.eus
Era berean gogorarazi gura izan dute izena emateko epea zabalik dagoela. Hona hemen bideak:
- On line: www.euskaraldia.eus
- Herriko guneak: Arkupe, kiroldegia, udaletxea, euskaltegia eta Loramendi elkartea.
- Herriko kaleetan jarriko diren mahaiak.