Gipuzkoako lehiaketa jokatu aurretik Debagoienekoa egin zuten, Arrasateko Abaroan. Orduan ere txahal masailak gertatu zituzten parte-hartzaileek, Debagoieneko erretiratuen etxeetako kideek. Fernando San Miguelek, Jose Rivierek eta Jose Lopez de Arkautek osatutako epaimahaiak Conchi Romanok eta Jose Gatok egindakoa hautatu zuten onena lez. Masailen zaporea, usaina, aurkezpena, eta gatz maila baloratu zituzten.
Ondoren, Debagoieneko elkarteen ordezkariek egindakoak dastatu zituzten "giro alaian" eta partaideei esker ona adierazi zieten.