15 urte igaro dira GOIENAk Arteman sortu zuenetik. 2003tik 2011ra GOIENAren itzalean eman zituzten pauso garrantzitsuenak eta azkenean, 2011n kooperatiba bilakatu zen. Hala, zuzendaritzan, taldearen egituran eta enpresaren estrategietan aldaketak burutu zituzten; diseinu arlotik, ikus-entzunezkoetara, webgintzara eta marketin arlora egin zuten, besteak beste.
Protagonismo handiagoa
2011a geroztik, langile-bazkideok protagonismo handiagoa hartu dute. Gainera, merkatuan presentzia areagotuz, lehenengo kontu garrantzitsuak iritsi ziren: Euskal Herri mailako bezeroak, kooperatiba munduko liderrak... Horrek, azken batean markaren hedapena burutzeko balio izan zuen. Arantzazu Lagunilla, Artemaneko zuzendariak adierazi duenez, hasiera batean, lau lagunek osatu zuten taldea eta gaur egun, 15 lagun dira.
2011tik 2018ra
Zazpi urte hauetan proiektua gero eta sendoagoa bilakatu da, instalazioak, zerbitzuak, bezeroen arreta, fidelizazio estrategia eta produktuak indartuz, besteak beste. Horrek ekarri du, baita ere, Arteman style etiketa.
15.urteurrena
15 urte igaro ostean, Arteman arrazoi askorengatik berezia da, langile-bazkideak Artemanero sentitzen direlarik. Aurrerantzean, beraz, beraien bezeroak eta lagun fidelak Artemanero sentiaraztea nahi dituzte. Lagunillak adierazi duenez, bezero, hornitzaile, kolaboratzaile eta lagunekin ospatu zuten atzo urteurrena. Hala, talde lana da Artemanen indarra eta hori nabarmendu nahi izan zuten.
15 urte barru
Arteman hemendik 15 urtera nola egongo den galdetzean, Lagunillak honakoa adierazi du: etorkizuna konplikatua izango denez, pertsona irmo, gaitu eta prestuekin inguratuta egotea nahi dute, erronka zailei aurre egiteko.