Eguerditik aurrera ikusgai jarriko dituzte tomateak, eta horien gaineko argibideak emateko gertu izango dira Aleka elkarteko hainbat kide. Gastronomia elkarteek tomate zopa hotzaren lehiaketan hartuko dute parte. Sari banaketa ekitaldia 14:00etan izango da, eta tomaterik itsusienaren jabea eta tomate mota gehien aurkeztutakoa ere sarituko dituzte; baita ortu lehiaketan parte hartutakoak ere.
Jakoba Errekondoren kontsultategia
Jakoba Errekondoren landare kontsultategia ere izango da bertan, eta herritarren zalantzak erantzungo ditu. Landareak Lantzen agenda-liburuaren bigarren zenbakia ekarriko du eskuratu gura duenarendako.
Tomate pintxoak tabernatan
Herriko hamar tabernak tomatearekin egindako mokadutxoak eskainiko dituzte. Hona hemen taberna bakoitzak izango duen pintxoa:
- Basotxo: Aretxabaletako tomatea, gaztarekin, patatarekin eta antxoarekin.
- Bedarreta: Tomate naturala hegaluzearekin eta antxoekin.
- Dagda: Tomate zaporea.
- Dorleta: Tomatea bokarta, oliba beltza eta gatzozpina.
- Express: Ganba eta Aretxabaletako tomatea.
- Gurea: Tomate arrautzeztatua urdaiazpiko, ahuntz gazta eta piper gorri eta berdeekin.
- Haizea: Tomatea pikilo piperrekin eta ahuntz gaztarekin.
- Iosu: Tomate beteak kalabazinarekin eta gazta arrautzeztatuarekin, albakazko maionesarekin.
- Orly: Bakailaoa tomatearekin.
- Taberna berri: Aretxabaletako tomate hostopila, gazta krema, urdaiazpiko xafla eta garaiko barazkiekin beteta.