Askotariko figurak egin dituzte Aretxabaletako Skate Festako 30 parte-hartzaileek

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko ira. 15a, 19:41
Skate Festan saritutako taldea, Markoleko parkean.

Egunak emandakoarekin gustura azaldu da Arraska taldeko Aitor Akizu. Txapelketak ondo joan dira eta goizean egindako skate eskola saiora inguruko gaztetxo ugari gerturatu direla esan du.

Mugimendua egon da gaur Aretxabaletako Markoleko parkean. Iaz inauguratu zuten Arraska taldeak antolatutako Skate Festarekin, eta aurten jarraipena izan du ekimenak. Antolatzaileek adierazi dutenez 30 bat parte-hartzaile izan dira eta Aretxabaletatik, Arrasatetik, Bergaratik, Gasteiztik eta Zizurkildik etorri dira, gehienbat.

"Goizeko skate eskola saiora gaztetxo dezente gerturatu dira eta gustura ibili gara", esan du Arraska taldeko Aitor Akizuk. Eskualdean afizioa badagoela esan du. "Giro bikaina egon da, aukeran eguzki larregi", esan du irribarrez.

Figura politak txapelketan

Skate txapelketa jokatu da Markoleko parkean, arratsaldean. "Etorritako jendearen araberako frogak egin ditugu. Sari banaketan kamisetak, txapelak, skate materiala, eta tablak banatu ditugu, besteak beste".

Hainbat sari egon dira jokoan eta 18 urtetik beherakoetan Itzel Fernandez gasteiztarra nabarmendu da, 18 urtetik gorakoetan Unai Beltran de Lubiano. Hau ere gasteiztarra. 30 urtetik gorakoetan berdinketa handia egon da eta epaimahaiak erabaki du saria banatzea. Mikel Fernandez zizurkildarra eta Aretxabaletako Asier Herrasti izan dira sarituak. Eguneko skatelari onenaren saria Imanol Ezkerri eman diote.

Aretxabaletako Udalak antolatutako Mugikortasun Astearen lehen ekintza izan da honakoa. Gehiago ere etorriko dira hurrengo egunetan.

 

 

Erlazionatuak

Skate Festa Aretxabaletan

Imanol Soriano 2018 ira 15 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak