Bolibar errekako hodiak konpontzen dabil Ur Kontsortzioa

Mirari Altube Arrese 2018ko ira. 15a, 10:00

Eskoriatzako Bolibar auzotik Urkulu urtegira ura daraman errekatxoan hainbat lan egiten dabil Ur Kontsortzioa azken asteotan. 

Arkarazoko zelaietatik pasatzen da errekatxo hori hodi bidez kanalizatuta, eta aspalditxoan zebilen arazoak ematen; izan ere, hodi horrek ura galtzen du pitzaduren ondorioz, eta zelaietan pilatzen da. "Mendiak behera egiten du indarra eta horren eraginez hodiak mugitu egiten ditu pitzadurak sorraraziz. Hortaz, konpondu beharrean zegoen arazoa zen", argitu dute Ur Kontsortzioko ordezkariek.

Hodi hori berritzen dabil Sinzatec enpresa azken asteotan: "400 metroko tartean kanpoko hodiaren barruan dagoena beste batekin dabiltza berritzen". 150.000 euroko kostua dute lanek eta urri hasierarako bukatuta izango dituztela diote.

Asfaltatze lanak Arkarazon

Udalak beste lantxo bat egiteko asmoa ere badu Arkarazo auzoan: elizara bitartean dagoen errepide zatia asfaltatu. Aldundiaren laguntzarekin egingo dute hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak