Interesatuek honako datu hauek eman behar dituzte: umearen izena, abizenak eta jaioteguna; guraso edo tutoreen izen-abizenak, nortasun agiriaren zenbakiak eta helbidea; umearen bi argazki, gutxienez; umearen deskribapen laburra: izaera, berezitasunak, familia-kideak…
Datuak posta elektronikoz bidal daitezke, lekaixoka@gmail.com helbidera, edo Arkupeko harreran utzi –CDa edo USBa–.
Abenduaren 3an liburu banaketa
Liburu hori abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, egingo duten ekitalditxoan banatuko diete familiei Lekaixokako kideek.