Teknikaria behar du Loramendi euskara elkarteak

Mirari Altube Arrese 2018ko irailaren 14a

Loramendik teknikari bat behar du urrian lanean hasteko. Irailaren 21a baino lehen bidali behar dira curriculumak honako helbidera: euskara@loramendielkartea.eus.

Honako eginbehar hauek izango ditu: Aretxabaletako euskararen, kulturaren eta aisiaren gaineko proiektuak dinamizatzea eta abendura bitartean Euskaraldiko dinamizatzaile lanetan jardutea. Loramendik zera eskatzen dio langileari: euskalduna izatea eta dinamizaziorako eta kudeaketarako gaitasuna edukitzea. Eta baloratuko ditu: aretxabaletarra izatea eta bertako euskara menperatzea; euskalgintzan lan esperientzia; eta oinarrizko IKT ezagutzak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak