SOS Deiak-ek eta Ertzaintzak jakinarazi dutenez, 47 urteko gizonezko bat hil da gaur arratsaldean Aretxabaletako Goroeta auzoan, mendian, bihotzekoak eman ostean. Hildakoa bere lurretan garbiketa lanetan zebilen. Osakidetzako helikoptero bat ere bertaratu da gizonezkoa ospitalera eramateko, baina ordurako hilda zegoen. Medikuak heriotza naturala izan dela ziurtatu du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.