UDAren Ohorezko Erregionalekoen partidua, esaterako, txingorraren ondorioz ordubete atzeratu behar izan zuten, futbol zelaia ez zegoelako jokatzeko moduan. Aldageletan ere sartu zen ura.
Ibarra kiroldegian ere eragin zuen zaparradak. Igerilekuko sabaian ur poltsak sortu ziren filtrazioen ondorioz, eta hori horrela, gaur goizean itxita egon da arazoak konpondu eta garbitu bitartean.
Herriko hainbat komertziotan, garajetan eta baxutan ere sartu zen ura, baina ez zuen aparteko kalterik eragin.