Denboraldia hasteko gertu dago UDAko Ohorezko Erregionaleko taldea

Mirari Altube Arrese 2018ko ira. 6a, 20:10

Denboraldi-aurreko azken partidua jokatu zuen atzo, Ohorezko Erregionaleko UDAko futbol taldeak Iru Bat taldearen aurka, eta 5-1 irabazi. Aste bukaeran hasiko duen denboraldia gertatzea helburu zuen partiduak, baita zaleen aurrean jokalariak aurkeztea ere.

Aurpegi asko dira berriak Sergio Santano gasteiztarrak gidatuko duen taldean; besteak beste, Lopetegi atezaina eta Magunazelaia, Rodriguez, Burgos, Maiz, de Paula eta Gavilan. 

Hona hemen taldea osorik:

Jokalariak

  • Iker Arriolabengoa
  • Mikel Lopetegi
  • Ibon Perez de labeaga
  • Gartzi Gorosabel
  • Markel Saez de gordoa
  • Aitor Perez (kapitaina)
  • Iago Zuazua
  • Igor Oianguren
  • Ander Magunazelaia
  • Hugo Rodriguez
  • Jon Ander Burgos
  • Gilen Mar
  • Jokin Balzategi
  • Urko Pamies
  • Mikel Maiz
  • Asier Urzelai
  • Yago De paula
  • Mikel Gavilan
  • Julen Zaitegi
  • Josu Arizmendiarreta
  • Beñat Illarramendi
  • Jon Unanue
  • Julen Ibabe

Entrenatzaileak:

  • Sergio Santano
  • Mikel Santano
  • Andoni Etxagibel (atezainena)

Delegatua:

  • Joserra Gordoa

Masajista:

  • Jokin Elortondo

Lehen partidua domekan

Domekan hasiko dute denboraldia Añorgaren aurka jokatuta. Etxean, Ibarra futbol zelaian (16:30) izango da lehen partidua, eta zaleen berotasuna eskertuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak