Kanpai eskolakoek eskainitako kanpai-joaldien ondoren (20:00), tantaia jasoko dute eta auzoko pertsonaia Martin Kabarrixa ekarri. Ondoren, auzo-afaria izango dute eta afalostean kantuan eta dantzan egingo dute elkartutakoek.
Zapatua hasteko txistularien doinuak izango dituzte (10:30), eta meza gero, (12:00) Basotxoko taldearekin. Bukatutakoan, auzoko jakiekin –Elizondoko txorizoa eta Mitarteko tortilla– osatutako mokadutxoa eskainiko dute, trikitilariek girotuta. 29. ginkana jokatuko dute gero (13:30) eta arratsaldean, Areantzako jolasak izango dituzte (17:45).
Domekan, Kurtzebarri mendiko egunarekin bat egingo dute; 09:30ean, Iturriko erromaratik irtenda joango dira. Eta tontorrean auzotarren argazkia aterako dute, urtero lez. Jaiak bukatuko dituzte Martin Kabarrixa etxeratuta (14:00).