Udaberri eta uda sasoiko generoarekin dator asteburuan Ixadebalde

Mirari Altube Arrese 2018ko irailaren 4a

XVII.ez antolatu du Aretxarte merkatarien elkarteak Ixadebalde merkealdien azoka. Azkenak egindako lez, oraingo hau ere mojen komentuan izango da, egubakoitzean (10:00-14:00 eta 16:30-20:30) eta zapatuan (10:00-14:30), eta herriko sei merkatarik jarritako postuetan genero bikaina izango dela iragarri dute.

Beste batzuetan baino merkatari gutxiago elkartuko dira oraingoan, eta guztiek eskainiko dute janzteko generoa; batzuek arropa eta beste batek oinetakoak. Hona hemen komentuan izango direnak: Asensio, Belar Meta, Haurrak, Kilima, Tak eta Titare. "Gutxiago izaterakoan erosoago egongo gara eta herritarrek gura beste leku izango dute lasai begiratzeko", adierazi dute. Udaberri eta udako kontuak izango dituzte: "Merke-merke eta kalitate onenarekin, beti lez".

Merkatariekin batera UDAko kideak ere izango dira; bazkide txartelak banatuko dituzte bi egunotan.

Oparien zozketa

Ohi legez opariak ere izango dituzte merkatariek bertaratzen diren bezeroen artean banatzeko. Batetik, 100 euroko bonu bat zozketatuko dute Aretxarteko komertzioetan gastatzeko; eta bestetik, UDAko bi bazkidetza txartel banatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak