Irailaren 16an egingo dute Aretxabaletan hirugarren MTB martxa

Maialen Regueiro 2018ko abu. 30a, 10:37

Irteera Herriko Plazatik egingo dute 09:00etan eta aurten parte-hartzaileek hiru ibilbideetatik (10km, 27km eta 45km) bat aukeratu beharko dute. Aurtengoa Aretxabaletako Kirol Elkarteak eta UDAk antolatzen duten hirugarren edizioa da.

Hiru ibilbide

Parte-hartzaileek ibilbide bat aukeratu beharko dute hiru aukera hauetatik:

  • 10km: Urkulura igoera bidegorritik, urtegiari bira eta herrira jaitsiera bidegorritik.
  • 27km: 1282m-ko desnibela
  • 45km: 1115m-ko desnibela

Lasterketa bukaeran dutxatzeko aukera egongo da Kurtzebarri eskolan eta bizikletak garbitzeko mangerak ere eskuragarri egongo dira ibarra osteko garbigunean. Horrez gain, jatekoa eta edatekoa ere izango da martxa amaitzean.

Izen-ematea

08:30etan izango da izen-ematea Herriko Plazan. 14 urtetik beherako parte-hartzaileentzat doakoa izango da, baina gainontzekoek 10 euro ordaindu beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak