Leintz bailarako ortu guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan, alegia, Aretxabaleta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta Arrasatekoek.
Laborantza tradizionalera gehien gerturatzen direnek eskuratuko dituzte puntu gehien, eta oso positiboki baloratuko dira:
- simaurketa edo lurraren ongarriketa biologikoa
- lurra ondo landuta egotea
- ortua orokorrean
- Aretxabaletako Tomatearen landareak izatea
Landare kopurua eta aniztasuna puntuagarri izango dira. Aldiz, puntuak kenduko ditu ortuan pozoiak erabiltzeak; pozoitsuak ez diren landare osasunerako produktuak izango dira salbuespena.
Baratze-adituek eta udalak izendatutako beste pertsona batzuek egingo dituzte epaile lanak eta sari bakarra egongo da: ortu onenaren saria. Irabazleak orturako tresneria edo osagarriak erosteko 150 euroko bonua eskuratuko du.
Parte hartzeko, izena eman behar da, Arkupen edo turismo@debagoiena.eus helbidera idatzita.