Whatsapp aplikazioaren bitartez bere mugikorraren kokapenaren koordenatuak lortu eta bere bila abiatu ziren Ertzaintzako Mendiko Taldea eta suhiltzaileak. Euren laguntzarekin, 21:30erako autoa utzitako tokira iristea lortu zuen mendizaleak, onik. 44 urte ditu eta gasteiztarra da.