Astelehen goizaldean, 00:15 inguruan, izan zen gertaera. Oraindik argitu gabeko arrazoiengatik, sua piztu zen Santakurtz kaleko edukiontzietan eta kiskalita geratu ziren, bost guztira. Suhiltzaileek itzali zuten sua eta ertzainak ere bertaratu ziren. Ezbeharrak ez zuen kalte pertsonalik eragin. Jakin-minak bultzatuta, hainbat bizilagun hurbildu zen gertaera lekura eta horietako batek bidalitako bideoa da hemen ikusgai duzuena.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.