Minik egiten ez duen porrota jaso du UDAk

Mikel Zumalde 2018ko uzt. 27a, 09:27

2018-2019 denboraldiko Ohorezko Erregionaleko taldea. Argazkia: UDA.

Atzo 1 eta 2 galdu zuen UDAk San Ignacio talde arabarraren aurka. Aurredenboraldia izan arren, talde aretxabaletarrak sentsazio onak utzi zituen Ibarrako berdegunean. Zaleek harmaila bete zuten talde berria gehiago ezagutzeko asmotan.

1-2 eko emaitzarekin bukatu zen UDA eta San Ignacioren arteko lagunarteko partidua. Norgehiagoka parekatua izan zen, eta lehenengo zatian aretxabaletarrak aurreratu arren, arabarrek markagailua irauli eta garaipena lortu zuten.

Lehenengo zatian UDA izan zen nagusi eta San Ignaciori kosta egin zaion neurketan sartzea. Aukerak aretxabaletarrenak izan ziren eta honela iritsi zen Urzelaien gola 40.minutuan. Aritz Castro, San Ignacioko atezainak sekulako akatsa egin zuen eta egoera UDAko aurrelariak aprobetxatu zuen markagailuan aurreratzeko. Atsedenaldira 1-0 emaitzarekin iritsi ziren.

Bigarren 45 minutuak guztiz ezberdinak izan ziren. Talde arabarrak hartu zuen partiduaren protagonismoa eta hamar minututan 1-2 ekoa jarri zuten beraien alde. Santanok proba asko egin zituen, hainbat aldaketa eginez.

Porrota jaso arren, aurkezpenerako balio izan zuen atzokoak. Sergio Santano, entrenatzaile berriarekin batera, 6 fitxaketa etorri dira C.D Vitoriatik; Ander Maurazelaia, Mikel Lopetegi, Hugo Nogaledo, Mikel Gavilán, Mikel Maiz eta Jon Ander. Iaztik, 9-10 jokalarik soilik jarraitzen dute eta aldaketa sakona egon da aldagelan.

Hilabeteko atsedenaldia

Gaurtik aurrera oporrak izango dituzte jokalariek. Andramaixak bukatutakoan, hilak 18, Ibarrara itzuliko dira denboraldi berria prestatzeko. 3 aste izango dituzte aurretik, ligako lehenengo partidua baino lehen. Prestakuntza fasean, hainbat neurketa jokatuko dituzte, besteak beste, Mirandés B, Ariznabarra, Mondra eta Irubat en aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak