Abuztuko oporrak hartu aurretik iraileko jardueren berri eman du Ibarra kiroldegiak; izan ere, nobedadez beteta dator. Hiru jarduera berri eskainiko dituztela iragarri dute: Hiit & Pilatesa – intentsitate altuko ariketak eta pilatesa–, Piloxinga –pilatesa eta boxeoa– eta Core & Stretchinga –gorputzaren erdigunea indartzea eta luzaketak–.
Jarduera berriak
Hiit & Pilates
Publiko guztiari zuzendua, baina sasoitsu egotea beharrezkoa da.
Saioko lehen zatian, intentsitate altuko ariketa ezberdinez osatutako zirkuitu bat jarraitzean datza. Bigarren zatian aldiz, behin intentsitate altuko 25min. inguru egin ondoren, Pilateseko oinarrizko printzipioak aplikatzen dira gorputzari oreka eta egonkortasuna, eta bizkar hezurrari tinkotasuna emateko.
Helburuak:
- Sistema kardiobaskularrean hobekuntzak
- Indar eta erresistentzian hobekuntzak.
- Koordinazio intra eta intermuskularraren hobekuntza.
- Tonu muskularraren handitzea.
- Gihar oreka mantendu.
- Gorputzaren malgutasuna, indarra eta kontrola handitu.
- Gorputz eta buruaren harmonia lortu.
Kontraindikazioak:
Haurdunaldiko garapen maila batetik aurrera egitea ez da gomendagarria. Honetaz gain, arazo kardiobaskularrak dituzten pertsonentzako ez da gomendagarria.
Piloxinga
Publiko guztiari zuzendua.
Musika, pilatesa eta boxeoa uztartzen dituen jarduera da. Boxeoko ariketa kardiobaskularrak egiten dira eta pilateseko oreka zein tonifikazio ariketekin uztartzen dira, horrela saio dibertigarri zein osasungarri bat erikitzen da bi ekintza hauen ezaugarri positiboenak erabiliz. Piloxing-a Viveca Jensen izeneko emakumezko suediarrak asmatu zuen Estatu Batuetako Beverly Hills-en.
Helburuak:
- Sistema kardiobaskularrean hobekuntzak.
- Indar eta erresistentzian hobekuntzak.
- Tonu muskularraren handitzea.
- Gihar oreka mantendu.
- Gorputzaren malgutasuna, indarra eta kontrola handitu.
- Gorputz eta buruaren harmonia lortu.
Kontraindikazioak:
Haurdunaldiko garapen maila batetik aurrera egitea ez da gomendagarria. Honetaz gain, arazo kardiobaskularrak dituzten pertsonentzako ez da gomendagarria.
Core & Stretching
Publiko guztiari zuzendua.
Gorputzaren erdigunea (core-a) indartu eta luzaketen bitartez gorputzaren jarrera berrezten du. Bi zati bereizten dira saioan, lehendabizikoa core-a indartzera bideratuta dago, eta bigarrena, gorputza
orekatzera. Postura txarrak zuzendu, traumatismoak eta muskuluen gainkargak arindu, artikulazioen mugikortasuna, zirkulazioa, eta arnasketa hobetzen ditu.
Era berean, estresa gainditzen laguntzen du, pertsonaren bizi kalitatea hobetuz. Core-arekin egiten den lan handiaren eraginez, bizkarraldean ere hobekuntzak nabaritzen dira.
Helburuak:
- Core-a indartu.
- Tonu muskularraren handitzea.
- Gihar oreka mantendu.
- Bizkarraldeko minak arindu.
- Luzaketen bitartez, koordinazioa eta malgutasuna hobetu.
- Posturen jarrera hobetu eta gihar gainkargak arindu.
Kontraindikazioak:
Bizkarreko arazo larriak edukiz gero, begiralearekin hitz egitea komeni da.
Ohiko jarduerak
Jarduera berriekin batera aurreko urteetatik abian daudenak ere eskaini dituzte, besteak beste, multifitnessa, GAP, yoga, xunba, tonifikazioa, TRX eta hipopresibo abdominal gimnasia. Eta igerilekuko jarduerak ere bai: igeriketa saioak umeendako zein helduendako eta urxunba.
Atxabalta Mugiko erabiltzaileendako antolatutako yoga eta koordinazioa, oreka eta indarra jarduerak ere itzuliko dira; baita Atzegikoen gimnasia ere.
Abuztuko ordutegia
Abuztuan 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik kiroldegia astelehenetik zapatura bitartean; domekatan, ostera, 09:00etatik 14:00etara.
Abuztuaren 13tik 19ra, biak barne, itxita egongo da.