Hamahiru talde batu ziren, atzo, Ibarra futbol zelaian Kuadrilen Arteko Futbol 7 txapeketa jokatzeko. Partidu asko jokatu ziren, eta giro aparta izan zela adierazi du Ibai Zangitu antolakuntzako kideak: "Giro ederra izan genuen. Adierazi beharra dago emakumezko talde bakarra izan zela eta sekulako maila eman zutela. Horrez gain, aramaioarrak izan ziren giro gehien jarri zutenak, eta gure balorazioa positiboa da. Datorren urtean, berriz egingo dugulakoan nago…".