Dispertsio politikaren amaiera eskatzeko, mozioa aurkeztu zuen EH Bilduk ohiko osoko bilkuran; adierazi zuen horrek eragindako "arrisku egoera pertsonal eta ekonomikoa" sufritzen dutela presoen senideek eta lagunek. Eta gogorarazi zuten uztailaren 1ean Garikoitz Garcia Arrietaren lagunek izandako istripua, hura bisitatzetik zetozela.
Aho batez onartu zuten –Alderdi Sozialistako zinegotzia ez zen izan bilkuran– Udalak eskatzea Espainiako eta Frantziako gobernuei bertan behera uzteko dispertsio politika eta Euskal Herrira ekartzeko presoak; eta Garcia Arrietaren senideei eta lagunei elkartasuna adieraztea. "Dispertsio politika bukatzea eskatu dugu. Badirudi Madrildik aldaketa datorrela, baina ez dakigu behin betikoa izango den… Ikusi egin behar", zioen Ion Albizu zinegotziak.