Antolatzaileak eta umeak, "pozik" udalekuen jardunarekin

Mirari Altube Arrese 2018ko uztailaren 20a

Gaur, uztailak 22, agurtuko dituzte udaleku irekiak 330 neskamutikok baino gehiagok. Hiru astetan ekintza mordoa izan dituzte, eta "pozik" emango diete amaiera. 

Sanferminak ospatu dituzte, igerilekuetara eta Debara irteerak egin; Lekaixoka bertso eskolakoen saiotxoa izan dute eta herriko auzoetara joan dira: "Gustura ibili gara gure parajeak ezagutuz; ekaitzek gogor jo arren, gainera, ez gara kikildu!", adierazi dute antolatzaileek. Egindakoetatik, Leintz Gatzagako kanpaldia nabarmendu gura izan dute: "Herria bisitatu, bertako haurrekin jolastu eta denok batera Gatz bidie proiektua ezagutzeko aukera izan genuen. Eskerrik asko Gatzagako herritarrei egindako harreragatik!". Galartzako aterpetxean egon dira, baita Untzillan ere; eta horiek ere eskertu gura izan dituzte: "Ederto ibili gara, abenturaz abentura!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak