Azbe eraikinak bi gune ditu: bata, bulegoak izandakoa, eta bestea, industriarako erabilitakoa, eta bulegoen gunea da botako dutena: "Behin botata, helburua da herrirako sarrera txukuntzea, behar bezalako biribilgunea eginda", jakinarazi du Unai Elkoro alkateak.
Gainerako gunean, 1.600 metro koadro izango dituen denda egingo dute, baita biltegiak eta aparkalekuak ere.