Oporraldien garaia ate joka dugu. Umeak zein nerabeak oporretan daude eta gurasoek laster hartuko dute atsedenaldia. Hala, gehienek herritik alde egingo dute eta beste plan batzuen unea izango da; mendia, hondartza, Europako hiriak bisitatu, kanpinera joan…
Aretxabaleta kirol elkarteak egoeraz baliatu nahi du, UDAko kamisetak mundu guztian erakusteko. UDAko materialarekin argazkia atera eta sare sozialetara (Twitter, Facebook, Instagram) igotzea eskatzen du klubak, #udaoporrak traolarekin. Ondoren, bidalitako argazki onenak sarituko dituzte; eta guztiak klubaren sare sozialetan zintzilikatuko dira.
Iaz, Josu Rodriguez aretxabaletarrak irabazi zuen lehiaketa eta taldeko kamiseta ofiziala lortu zuen. Spot honen bitartez, klubak UDA zaleei dei egiten die argazkia ateratzeko eta bidaltzeko.
UDAzaleok! Oporretan zaudete? Oporretan zoazte? Igo zuen udako UDAko argazkia sare sozialetara (Twitter, Facebook eta Instagram) #udaoporrak jarrita. Parte hartzaileen artean sari desberdinak zozketatuko ditugu. Aupa UDA! pic.twitter.com/gmQmDO2pWj
— udaretxabaleta (@UDAofiziala) 16 de julio de 2018