Jostun bat behar da Gu Haziak Gara elkartean. Kontratu mota elkarrizketan zehaztuko da eta astean hamar ordu lan egitea eskatzen da. Gainera, ordutegia aldatzeko aukera egongo da.
Lan egitea nahi duenak patroigintza eta jantzigintzan ikasketak eduki beharko ditu eta makina industrialak erabiltzen abila izan behar da. Horrez gain, proiektu sozial batean parte hartzeko gogoa erakustea ezinbestekoa da.