Aretxabaleta kirol elkarteko Karate saila sasoi onean dago. Odei Vazquez aretxabaletarrak gerriko beltz berri bat ekarri zuen etxera aurreko larunbatean. Probak, Getxoko Fadura kiroldegian ospatu ziren eta garaipenarekin amaitutzat eman du denboraldia.
Jaun eta jabe
Vazquezek ez du lehiatzen, bakarrik. Kirol saileko arduradun nagusia da eta 40 neska mutikoren maisua da gainera. Zalantzarik gabe, herrian karatearen sustatzaile nagusia da bere aita eta anaiarekin batera.