Saharatik etorritako hamar neska-mutikoei Aretxabaletan ere egin diete harrera

Mirari Altube Arrese 2018ko uzt. 10a, 12:13

Sagiri elkartearen bitartez etorri diren hamar neska-mutikoen bisita jaso zuten atzo udaletxean. Unai Elkoro alkateak eta Karmele Uribarri zinegotziak egin zien harrera osoko bilkuren aretoan, eta opariak trukatu ondoren, meriendatzera joan ziren Basotxoko tabernara.

Astebete daramate Debagoienean, eta gustura dabiltza. Igerilekura joateko gogoz geratu ziren atzo, baina eskainitako meriendarekin pozik agertu ziren. Aretxabaletan bizi diren saharar batzuk ere gerturatu ziren eta gero paseoan eraman zituzten herria ezagutzeko. 

Erlazionatuak

Saharako umeak Aretxabaletan

Mirari Altube Arrese 2018 uzt 10 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak