Portasolgo jaiak bueltan dira berriro ere. Oztopoak gaindituz, egitaraua prestatzea lortu dute antolatzaileek. Uztailaren 2an auzokoei dei egin zieten diru ekarpen bat egitera animatzeko. Azken aldaketa moduan, JASAN taldeak kontzertua eskeiniko du Aretz taberna kanpoaldean, (22:00)
Bizilagunen, komertzioen eta auzoko tabernen artean antolatu dituzte jaiak eta hainbat berritasun daude. Ostiralean, lehenengo aldiz, patata tortilla lehiaketa egingo dute Zaraia taberna aurrealdean. Larunbatean, auzo bazkaria egingo dute; bazkarirako tiketak Atseden, Ibarra, Anduaga eta Azkena tabernetan eros daitezke.
Leintz Gatzagan ospatuko duten Elkartasun Jaian Rock kontzertuak egongo dira eta hori dela eta, aurten ez da kontzerturik egongo Aretz taberna kanpoaldean. Txus Mulasek, jai egitarauaren arduradunetako batek azaldu du, gazteak gora eta behera ez ibiltzeko Gatzagako jaia "errespetatzea" erabaki dutela.
Urtero moduan, igandean, jaiei bukaera emateko Bergarako poniak eta zezenak egongo dira kiroldegiaren aurreko zelaian (18:30). Ondoren, txupinazioarekin amaituko da jai giroa Portasoleko auzoan.
Azpian egitaraua osorik.