Uztaila hasi da eta honekin batera udaleku irekiak. Aretxabaletan, Debagoienako beste herrietan bezala, udalekuak martxan jarri dira gaurtik aurrera. Hiru astean elkartuko dira umeak zein gaztetxoak Herriko Plazan, eta handik, taldeetan banatuta, hainbat jarduera egingo dituzte, guztiak ere ez aspertzeko helburuarekin. Aurreko urteetako dinamika berbera izango da: irteerak, ekintzak, egonaldiak, igerilekura…