Elektronika maite dutenek hitzordu berezia izango dute larunbat honetan Aretxabaletan. "Uhinak" izenarekin ezagutzen den elektronika jaialdia hirugarren aldiz ospatuko da, aurreko edizioetan arrakastatsua izanik.
Jaia 15:00etan hasiko da Izotzeko kantxan eta gero, gabez, herriko tabernetara pasatuko da. Izotz, Ezkutu eta Haizean banatuko dira hamar DJ -ak, prestatuta dituzten musika saioak publikoari eskainiz.
Eguna ospatzeko honako egitaraua prestatu dute antolatzaileek.
Egitaraua
Izotzeko kantxan (15:00-22:00)
- DJMister (Durango)
- Loreak (Aramaio)
- BRGS (Aretxabaleta)
- Galiano (Aretxabaleta)
Ezkutu tabernan (23:00)
- Gorka (Aretxabaleta)
- BRGS (Aretxabaleta)
- Koldo Intermusic (Donostia)
Haizea taberna (23:00)
- Eder (Aretxabaleta)
- Joseba (Aretxabaleta)
- Iñ&Joss (Aretxabaleta)