Aretxabaletakoa lider moduan iritsi zen egutegiko azken hitzordura, baina gertu zuen bigarren sailkatu Alvaro Garcia, bien artean 28 puntuko aldea baino ez zegoen-eta. Uriarte lehenengo postu hori defendatzeko kapaz izan zen, eta Tortosan (Katalunia), La Adradan (Avila), Montefaron (CoruÒa), Cuencan eta Tuñan (Asturias) egindako lanari esker jantzi du txapela aretxabaletarrak.