Hortzmuga talde bizkaitarrak Jule antzezlana eskainiko du uztailaren 4an, Mitarte kalean (19:00). Botatzear dagoen eraikin batetik alde egin gura ez duen bizilagunaren gorabeherak antzeztuko dituzte umore handiz.
Eguenean, ostera, Gatz Titiritorto taldeak Tiriritorto basatia ikuskizuna eskainiko die umeei, txotxongiloek lagun eginda, komentuko lorategian (19:00).
Hilaren 11n, Etsita lana ekarriko du Trapu zaharrak; 12an, Txinbili Txanbala Zirika Zirkusek; 18an, Sagartu ikuskizuna, Oinkari dantza-hika taldeak; eta 19an, Patata pirata, Patata Tropikalak.
Dantzaldiei dagokienez, Mikel DJak jarritako musikarekin egingo dute dantzan hilaren 8an, eta AZ Gaubelak bikotearekin 22an (18:00).