Oihana Aldai etxera itzuliko da berriro. Realak bere fitxaketa iragarri du 2019ko ekainaren 30a arte. Aretxabaletarrak Zaragozan pasatu du azken urtea, Oiartzunetik irten eta gero. Taldean, Mariasun Quiñonesekin lehiatuko du.
Aldaik ilusioz hartu du erronka: "Pozik nago, Gipuzkoarra izanda eta zure probintziako taldearen koloreak defenditzea beti da pozgarria", adierazi du aurkezpeneko ekitaldian. Zaragozan hasiera "zaila" izan zuela aitortu du, hala ere, beste atezainaren lesioa eta gero, jokatzea tokatu zaiola azaldu du.
Quiñonesekin lan saio batzuk egin ditu, eta hurrengo denboraldira begira biek hasieratik hasi behar dute postua irabazteko; hala jakinarazi du aretxabaletarrak.
Esfortzuak balio izan du
Oihana Aldai aretxabaletan jaio zen orain dela 26 urte. Futbolean, Debagoienan, Arizmendi eta Mondra taldeetan ibili zen. Ondoren, Eibarren egon eta gero, Donostia aldera joan zen, bertan Añorga eta Oiartzunen koloreak defendatzeko. Azkeneko denboraldian, Zaragozan ibili da, Realera iritsi arte.