Udako aste bukaeretan kirola egiteko aukera egongo da Aretxabaletako kiroldegian. Argitaratu duten bezala, goizez eta arratsaldez egongo da zabalik: 09:00etatik 20:00etara. Horrela, erabiltzaileek kiroldegiak eskaintzen dituen zerbitzuez gozatzeko aukera izango dute.
Kirol udalekuak abian
Bestalde, Ibarra kiroldegiak Athlon-ekin elkarlanean kirol udalekuak ekainiko die gaztetxoei. Uztailaren 2tik 20ra bitartean egingo dituzte, eta Lehen Hezkuntzako 5. mailatik DBHko 4. mailara arteko gazteei zuzenduta daude. Hilabete guztian zehar, hainbat ekintza egingo dira, besteak beste, boleibol, mendi irteerak, ur jolasak eta mendi bizikleta irteerak.