Berdintasunerako II. Planaren gaineko bilera irekia dago eguaztenean

Mirari Altube Arrese 2018ko ekainaren 18a

Ekainaren 20rako, eguaztena, bilera irekia deitu du Udalak, Aretxabaletako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana dela eta. Arkupen izango da, 18:00etatik 19:00etara bitartean, eta interesa duten aretxabaletar guztiak gonbidatu gura dituzte bertara.

Plan horren nondik norakoen berri emango diete udal ordezkariek herritarrei; orain arte egindakoaren eta hemendik aurrera egingo denaren gainean jardungo dute, besteak beste. "Batetik, ondorioak aurkeztuko ditugu, eta, bestetik, planaren diseinurako ekarpenak jaso", jakinarazi du Karmele Uribarrik, Ongizate Saileko zinegotziak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak